Eguneroko elkarrizketen antologia

Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan aukeratutako bideoinstalazioa (2011).

Hitzak berak adierazten duen bezala, Antologia bilduma poetikoa da.

Alabaina, beste adiera hauek ere har ditzake: eguneroko elkarrizketen erregistroa, nire senideen erretratua edo nork bere burua irudikatzeko moduen lekukotza. Antologia ikus-entzunezko pieza multzo batez osatzen da. Pieza hauetan iraganean gertatu ziren elkarrizketak azaltzen dira, bere protagonistengandik berrinterpretatuak.

Emaitza: idatzizkoa izaten den genero baten ikus-entzunezko forma “ez purua”. Helburua: normalean ihes egiten digun eguneroko poesia gordetzea.